XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiriko ta Ibarreko larreetan belar-ebaketarako alkar-eskubideaz itz egin dugu.

Iratzea ebaki dezake Errenteriak Oiartzunen, bai honek ere Errenterian.

Bainan, egurraren kasuan bezala, Hiria ezta eskubide hortaz aprobetxatzen.

Bai ordea Ibarra, eusten bait dio gogotik, umeak titiari bezala.

Egia begi aurrean daukadala diot hau; Artxibua daukat begi aurrean; ta Artxibua dugu Hiriaren eta Ibarraren arteko auzi luze, nahaspiltsu ta sutsuen lekukorik zintzoena.

Eta hauxe esaten digu berak: 1827-ko Abenduaren 5-ean, Probintziako Korrejidoreak baieztatutako egiunea dela bide, herri-mendietako iratze-gainean elkarren eskubidea zutik eta indar osoaz gelditzen da.

ARRAPAZKA esaten zaio euskaraz, iratzearen ebateari, iratzea ebaki ahal izateko, lehenbizi lekua arrapatu behar delako.

Ebaki-eguna baino zortzi egun lehenago, Errenteriako Kontsejuak, bildu ondoren, hura noiz egingo den jakinerazten dio Oiartzukoari.

Bandua jotzen da kondizioak agertuaz, alegia: itaiez ebaki behar dela, bost itai etxe bakoitzeko, et. ab.

Goizeko sei t`erdietan herri bietako agintariak kanpoan bilduta, iru bonba botatzen dira, lanari ekiteko seinaletzat.

Aurten 1921 urtea, alegia Irailaren 22-an egin zen lehenengo ebaketa.

Baserritarrak jo ta ke lanean ari bitartean, herri agintariak sabela bapo betetzen....